Erreserbari buruz

Museoaren doako jarduera presentzialetarako plazak erreserbatzeko prozesua webgunearen bidez egiten da oso-osorik. Erreserba behar bezala egin bada, harremanetarako pertsonak berrespen-mezu elektroniko bat jasoko du, haren xehetasunak laburbiltzeko.

Sistemak adieraziko du jarduera osatuta dagoenean. Jarduera batzuetan, edukiera osatzen denean, museoak itxaron-zerrenda bat irekiko du, eta zerrenda hori inskripzio-ordenaren arabera sortuko da. Plazak libratuz gero, museoa harremanetan jarriko da zerrendan dauden pertsonekin.

Mesedez, plaza erreserbatu duzun jarduera batera joaterik ez baduzu, jar zaitez harremanetan museoarekin ahalik eta tarte handienarekin; horrela, beste pertsona batzuek libre geratu diren lekuak hartzeko aukera izango dute.

Erreserba bertan behera uzteko edo kontsultaren bat egiteko, jarri harremanetan museoarekin bide hauen bitartez:

  • E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara)


OSASUN-NEURRIAK

Osasun krisia dela eta, museoak honako neurri hauek hartu ditu bisita segurua bermatzeko.

  • Jarduera osoan maskara erabiltzea nahitaezkoa da.
  • Gel-banagailuak egongo dira.
  • Hobe da jarduera hasi baino lehen joatea.
  • Aretoen edukiera ohi baino txikiagoa da eta kontrolatuta dago; bisita gidatuen taldearen tamaina legez ezarritakoa izango da.